Gure instalakuntzak

Iretza sagardotegi-jatetxeak hiru jangela ezberdin ditu, espazio ezberdin eta goxoak, 470 pertsoan sar daitezke Iretzan.

Kupeltoki, jangela nagusia dugu, Txotx egiteko aukera bertan.

Sagasti, txikiena baina goxoena, oso egokia enpresako bilera, talde edota bazkari familiaretarako, Txotx leku pribatua du.

Ganbara, argitsuena, oso egokia ezkontza edota ekitaldietarako.

Horrez gain, 14 kupela handi beraien barnean jateko.

Esperientzi ahaztezin bat.

Erreserbatu zure kupela!!!

Ganbara

Ganbara, Iretzako hirugarren solairuan kokatua, Wi-Fi-az eta toki aproposa zure bazkalondoa luzatzeko.

Ganbara jangelan tragoxka bat har dezakezu, hizketaldi batez gozatu, kartetan jokatu edota zure jendearekin bildu. Asteburutan aldiz, saltsa pixkat nahi izanez gero, hurbil zaitez Ganbarara, plater konbinatu, errazioak, edota ogitartekoez gozatzeko sagardo naturalarekin.

Jangela honek iluminazio naturala du, Wi-Fi arekin eta kanporako ikuspegiarekin, bertan erlaxatu edota tartetxo lasai batez gozatzeko.

Ganbaran ekitaldiak eta enpresako bilerak antolatzen ditugu, Lunch, ezkontzak, jaunartzeak eta aktibitae ezberdinak baita. Zuk ere antola dezakezu zeure ekitaldi-bilera orain Ganbaran.